STEAM proiektua. Magallanesen eta Elcanoren mundu bira

 

STEAM proiektuek alor zientifikoak, hau da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, integratu nahi dituzte, beti ere humanitateak ahaztu gabe. Gure ikasleak aro digitalean jaio dira, eta teknologia beraien bizitzaren parte bihurtu da, horrek dakartzan abantaila eta arrisku guztiekin. Beraz, behar-beharrezko ikusten dugu STEAM proiektuak sustatzea, bertan arteek hausnartzeko eta izaera kritikoa izateko sustatzen baitute digitalizazioaren aurrean.

 

                Duela 500 urte, 1519ko abuztuan, Magallanesek espedizio bati ekin zion, Atlantikoa eta Pazifikoa konektatuko zituen merkataritza-bide baten bila. Horrek ongailuen merkataritza erraztea zuen helburu. Espedizio hori munduari bira ematen zion lehenengoa izan zen. Bidaia hori ikertuko dugu, eta horri esker, zenbait jarduera eramango ditugu aurrera. Bertan, hainbat sailek eta STEAMek inplikatzen dituen agente guztiek hartuko dute parte.

 

                Proiektua ikasturtean zehar garatuko dugu. Hainbat material emango ditugu ezagutzera, bai zentroan bai modu digitalean (institutuko webgunean zintzilikatuko den blogaren bidez). Blog horretan, hezkuntza-komunitateko kide guztiek ikerketaren jarraipena egiteko aukera izango dute.