HIZKUNTZA NORMALKUNTZAKO PROGRAMA (HNP)

 

Beste hainbat ikastetxek bezala, LUIS BRIÑAS-SANTUTXUkook aurrera daramagu euskara normaltzeko programa (HNP) hezkuntza ziklo guztietan, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, alegia.

 

Honen bidez zera lortu nahi dugu: euskal hizkuntza eta kulturarekiko interesa sortaraziz eta ikasleak motibatuz, euskararen erabilera bultzatzea. Helburu hori aski konplikatua da, batez ere, oro har erdalduna den gurea bezalako auzo batean; beraz, funtsezkoa da kolektibo guztien arteko koordinazioa eta laguntza (ikasleak, gurasoak, irakasleak eta langile ez irakasleak).

 

Euskararen etorkizunak gure parte-hartze aktiboa eskatzen du, eta gauza asko egin ahal ditugu:

1.            Euskara erabili gure inguruko euskaldunekin: etxean, jakina!, lagunekin, dendariekin … jarrera hau seme-alabei erakutsiz. Geure hizkuntza etengabe zaindu eta hobetzeko jarrera mantendu. Zentzu honetan, euskara sakontzeko klaseak hartu (ahal izanez gero), baita euskaraz irakurri edo/eta  irrati eta telebistako programa euskaldunak aukeratu ere.

2.            Euskara etxetik kanpo erabiltzera animatu eta berez egiten dutenean zoriondu.

3.            Euskara erabili ahal duten ekintzetan parte-hartzeko aholkatu (eskolaz kanpokoak, auzokoak, udalekuak, eta abar).