PROYECTO ESKOLA 2.0

 

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatuko da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

 

Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:

• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.

• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.

• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.

• Eten digitala murriztea.

• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.

• Heziketa kalitatea hobetzea.

 

Ekipamendua

 

Ikastresnak

 

Prestakuntza

 

Eskola 2.0 Web gunea

 

Iturria: Eusko Jaurlaritza

 

IKT Heldutasun Maila

 

 

Proiekturaten helburu orokorra:

Euskal eskolen teknologia modernizatzeko planteamendu zabalago batera jo, eta bultza egiteko irakaskuntzan

metodologia aldatu dadin eta irakaste-, administrazio-, informazioeta komunikazio-prozesuak digitalizatu

daitezen.Irakaskuntza, administrazio eta komunikazioko prozesuak digitalizatzeko, zein mailatan erabili

ikastetxeek teknologia- baliabideak, halako heldutasun-maila izango dute. Maila bat erdiesteko, aurreko

maila egiaztatuta izan beharko da.

Egitura: Ereduak hiru maila ditu. Maila horiek, apurkaapurka,areagotu egiten dute ikastetxeko

prozesuen digitalizazio-maila eta rakasleek ikasgeletan

IKT erabiltzeko duten inplikazioa.

 

Oinarrizko maila: «trebatzea eta erabiltzea»: maila honetan, irakasteko

materialak eta administraziokoak digitalizatzen hasiko dira ikastetxeak. Ikastetxean

eskura dauden baliabide informatikoak erabiliko dituzte irakasleek: IKT gelak,

ikasgeletako ordenagailuak, arbel digitalak, multimedia proiektagailua, eta abar.

Hezkuntzakomunitatearekin dituzten harremanetan aplikazio informatikoak erabiltzen

hasiko dira, bai Sailak jarritakoak, bai ikastetxeak berak jarri dituen beste batzuk;

hala ere, aldi batean, beste konponbide tradizional batzuetara jo ahal izango da.

 

Tarteko maila «ikasgelak digitalizatzea»:

maila honetan, ahaleginak egingo dira ikasgeletan, eta IKTak erabiliko dira

curriculumeko arloak lantzeko. Orokortu egingo da ikasgai guztietan IKTak

eta bereziki Internet erabiltzea, eta ikasgeletan, berriz, teknologia-baliabideak

izango dituzte, Internet egunero erabiltzeko. Espazioaren eta denboraren

kontzeptua eskola-orduetatik haratago doa; horrenbestez, ezkuntzaplataformen

bidez (teleprestakuntza, blogak, intranetestranet, wikiak...), kanpokoei zabaltzen

zaizkie ikasgelako ateak. Ikasleek eta familiek on line eskura ditzakete ikastetxeko

informazio jakin batzuk edota ikasgaiei buruzkoak (esate baterako,

ikastetxearen webgunean, taldearen webgunean, buletin elektronikoetan, blogetan

eta abarretan begiratuta). 

 

Maila aurreratua «ikastetxea birtualizatzea»: maila honetan, irakaskuntza,

kudeaketa, administrazio eta komunikazioko prozesu guztietan erabiliko dira IKTak.

Ikastetxeak, bere proiektuaren barruan eta duen autonomia erabiliz, aurreikusi egingo

du langile guztiek IKTak orokorrean erabiltzea, eta erabili ere aipatutako prozesu horietan

guztietan. Ikastetxeak hezkuntzaplataforma du, hezkuntza-komunitateko gainerako

eragileekin etengabe eta noranzko bietan

 

174/2012 DEKRETUA, irailaren 11koa, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak

(IKT heldutasuneko ereduak) onartzen ditu, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko

ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen ditu.

2013/2014 ikasturtean gure institutuak prozesu administratibo, pedagokiko eta

komunikazio prozesuei buruzko ebaluzioa gainditu ondoren,

IKT Heldutasun-maila ERTAINA lortu du eta horregatik dagokion zigilua eskuratu dugu :