IRAKASKUNTZA ELEANITZA

2003-2004 ikasturtetik hona, geure ikastetxeak DBHko lau mailetan zenbait irakasgai ingelesez eskaintzen ditu. Hori horrela izanik, ingelesa barneratzea nahi dugu ingelesa klaseen  bitartez (DBH 1., 2. eta 3. mailetan astean 3 ordu, eta DBH 4. mailan astean 4 ordu) eta beste arlo batzuetako eduki kurrikularren bitartez. Hizkuntza ikaskuntza tresna gisa erabiltzen da. Horrela, ikasleek lantzen ari den arloaren edukia ikasten dute batetik, eta bestetik, hizkuntza bera.

Beraz, 2019-2020 ikasturtean ingelesez ematen diren ikasgaiak honela banatu dira:

 

DBH 1:  (6 h/astean) Ingelesa 3 h/astean; Plastika 1 h/astean eta Musika 2 h/astean.

 

DBH2: (6 h/astean) Ingelesa 3 h/astean; Plastika 2 h/astean eta Musika 1 h/astean.

 

DBH3: (5 h/astean) Ingelesa 3 h/astean; Plastika 1 h/astean eta Musika 1 h/astean.

 

DBH4: Ingelesa, ikasle guztientzat, astean 4 ordu.