ELKARBIZITZARAKO, HEZKIDETZARAKO  ETA GATAZKAK KONPONTZEKO BITARTEKARITZARAKO HEZKUNTZA

 

Aurreko ikasturteetan martxan jarri genuen Elkarbizitza Planari jarraipena emango diogu. Plan hori lantzeko, estamentu guztietan gure zentroaren elkarbizitzaz sentsibilizazioa kanpaina eta diagnostikoa egin zen, eta elkarbizitza hobetzeko helburua du.

               

Bizikasi ekimenak hezkuntza-zentroak inguru seguruak izatea du helburu, hau da, bizikidetza positiboa sustatu eta erasoen aurrean tolerantzia zero duen eremua. Egoeraren diagnostiko ona egiteak eta arazoen aurrean praxi on izateak lagundu egingo digu hezkuntza-sistemaren helburu nagusia lortzen: ikasleari beren garapen pertsonalean laguntzea, eta gizartean modu aktiboan eta erantzukizunez parte hartzeko tresnak eta konpetentziak ematea.

 

Prozesu honetan, ezinbestekoa da zentroko estamentu guztiek parte hartzea. Esan behar dugu bitartekaritza erabiliko dugula, batez ere. Horretarako, bitartekariak erabiliko ditugu; izan ere, ikasle batzuek formakuntza jaso dute, arazoei irtenbidea aurkitzeko.