LAGUNTZA MEDIKOA

Ikasleren batek istripuren bat izanez gero,eta kontuan hartuta aurten ez dugula eskola aseguru pribaturik, honela jokatuko dugu:

- Ez-beharra larria bada, 112ra deituko da Basurtoko Ospitalera eramateko, eta segituan gurasoei deituko zaie.

- Larria ez bada edo gaixorik jartzen bada, gurasoei deituko diegu bila etortzeko. Gurasoekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu, ikastetxean gelditu beharko da eskola amaitu arte. Inola ere ez zaio utziko etxera bakarrik joaten. Hori dela eta, zuen seme-alaba ohetik altxatzean gaixorik badago, etxean geratzeko baimena emateko eskatzen dizuegu.

- Eskola asegura ez denez, istripua ikastetxean bertan gertatzen bada, ikasleen guraso/tutoreek dagokion osasun zentrura eramango dute.